2013/09/10

Hemendik aurrera, berriak Eima Katalogoan bertan


Blog honen bidez EIMA Katalogoko  material berrien inguruko informazio "bisualagoa" eman izan dizuegu orain arte. Duela urtebete inguru, baina, Eima Katalogoak duen webgune berria erabiltzen dugu horretarako. Katalogoaren atarian, erregistratutako azken bost produktuak bistaratzen dira. Gainera, "Katalogatu berriak" linka jarraituz, erregistro berrien zerrenda luzea ikus daiteke.

Blogak betetzen zuen funtzioa orain Katalogotik bertatik baliatu daiteke, eta ondorioz, hemendik aurrera, blog-ean sarrera berririk ez da egongo. 

Eskerrik asko bisita egin diguzuen guztioi. Katalogoak bere horretan jarraitzen du. Beraz, hor gaituzue euskarazko ikasmaterialei buruzko informazioa ematen jarraitzeko. 

Edozein zalantzatarako, eimakatalogoa@gmail.com helbidean gaude, edo 943-202748 telefonoan. 

Mila esker eta nahi duzuen arte.